Antzuolako jaiak 2014: Tortilla eta lore lehiaketa

Imanol Gallego 2014ko uztailaren 18a

Balkoietako lore lehiaketakoentzat, gaurkoa egun erabakigarria izan da. Herri bozketa bidez aukeratu dute balkoirik ederrena, eta aurtengoan, Pili Fernandez eta Jokin Arantzabalena izan da saritua.

Bien bitartean, zenbait kuadrilla patata tortillak egiten ari ziren. Talde bakoitzak bere sekretua zuen, bai tortilla egiterako orduan, baita apaintzerakoan ere, baina, azkenean, onenaren saria Lizarralde Ugalde anai arrebek jaso dute. Ondoko mahaian lehiakide zuten aitari irabazteko helburuz joan dira txapelketara, eta, hara non, aitari irabazi bakarrik ez, txapelketa bera ere irabazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak