Bien bitartean, zenbait kuadrilla patata tortillak egiten ari ziren. Talde bakoitzak bere sekretua zuen, bai tortilla egiterako orduan, baita apaintzerakoan ere, baina, azkenean, onenaren saria Lizarralde Ugalde anai arrebek jaso dute. Ondoko mahaian lehiakide zuten aitari irabazteko helburuz joan dira txapelketara, eta, hara non, aitari irabazi bakarrik ez, txapelketa bera ere irabazi dute.