Tortilla lehiaketa eta herri bazkaria gaur protagonista

Maider Arregi 2014ko uzt. 18a, 08:01

Atzo eman zitzaion herriko jai nagusiei hasiera. Hala ere, hasi besterik ez dira egin festak. Gaurtik astebukaera bitartean, badago-eta zerekin gozatu herrian. Jarraian egitaraua:



Barikua, 18

Goizean esaterako, Patata Tortilla lehiaketa egingo da. Umeendako jolasparkeaz ere jarriko dute egun osoan zehar. Eguerdian, berriz, herri bazkaria egingo dute Kalebarrenen antzuolarrek. Bazkal ostean, ponyak eta zezentxoak jarriko dituzte. Gauean berriz, azken urteetan bezala, profesional mailako pilota partidua ikusteko aukera izango da: Titin eta Rezusta bikoteak, Mendizabal eta Zabaleta aurrez aurre hartuko dituzte-eta. Hala, erretiroa hartuko duen urtean, Titin ikusteko aukera izango da Antzuolan. Gau giroa Mariatxiek alaituko dute plazan. Zurrategin aldiz, Zurraia, Poli-Ticks eta Joxpa taldeen emanaldiak 23:00etan.

Zapatua, 19

Zapatu eguerdian, Bergarako Bandaren kontzertua izango da. 19:00etan, berriz, Mairuaren Alardea egingo da. Alardearen elkarteko kideek, herritarren parte-hartzea handia izango dela azpimarratu dute. Gauean, kontzertuak txosnagunean: Minority of One, Zopilotes eta Zesuma.

Domeka, 20

Domekan, herri bazkaria egingo dute. Ondoren, ur-jolasak egingo dira gaztetxeak antolatuta. 20:00etan bederatzigarren Larrain-dantza egingo dute herriko bikoteek dultzainen doinuekin lagunduta Herriko Plazan.
Aurtengo jaiei bukaera emanez, gauerdian igoko dute Ontza. Ondoren, Ezten Giro taldearekin dantzaldia plazan. Bukatzeko zezensuzkoa izango da plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak