Zenbait Udal zerbitzuk aldaketak izango dituzte

Maider Arregi 2014ko uzt. 18a, 08:00

Herriko jaiek eraginda, zenbait zerbitzuren aldaketa kontuan hartzekoak izango dituzte herritarrek gaurtik igandera bitartean, hain justu. Aldaketa nagusiena, hondakinak biltzeko zerbitzuak izango du. Hala, gaur, uztailaren 18a, eguerdian, ontzi arinak ateratzeko eguna dute antzuolarrek. Eguerdiko hamabietatik ordubietara bitartean atera ahako dituzte ontzi arinak.

Bihar, zapatua, aldiz, organikoa biltzeko zerbitzua izango da: 12:00etatik 14:00etara.
Domekan, hilaren 20an,  aldiz, errefusa bilduko dute ordutegi berarekin. Gogoratu, pixohialak eta konpresak ateratzeko aukera izango dela ohi moduan, egunero-egunero.

Ekarpengunea

Herrian bi ekarpengune jarriko dira. Hala, San Josepen, lehen ekarpen gunean, edukiontzi bereziak jarriko dira. DYA parean ere, zerbitzu bera jarriko da erabiltzaileendako.

Sasgastin barrakak

Urtero moduan, aurten ere Sagasti auzoko errepidean barrakak jarriko dituzte; horregatik errepide tarte hori itxita egongo da autoendako. Bertan aparkatzeko aukerarik ere ezda egongo jaietan.
Autobus geltokia ordea Sagastin mantenduko da.
Pesa.net helbidean dituzue autobus zerbitzuen ordutegiak. Pesatik jakinarazi dute uztailaren 18 eta 19an gaueko autobus zerbitzu berezia izango dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak