Antzuola Saria domekan, sasoian dauden ziklistekin

Xabier Urtzelai 2014ko uzt. 10a, 13:05
Diego Rubio, iazko helmugan.

Amateur mailako ziklista onenak Antzuolan izango dira domekan (10:00), Antzuola Sariaren 69. edizioan. Euskaldun Torneoak ez du atsedenik izan –joan den astean Gatzagan izan zuten lasterketa– baina Lehendakari Txapelketak atseden izan du ekainaren 24az geroztik. Domekan, berriz, puntu gehiago izango dituzte jokoan.

Eta hain justu, debagoiendar bat izan zen ekainaren 24ko lasterketan protagonista, Tolosan, Gipuzkoa taldeko Eneko Lizarralde bergararrak irabazi zuelako lasterketa.

Domekan, ikusteko dago talde bakoitzetik ze txirrindulari etorriko diren, baina Gipuzkoako, Ziraunako eta Debabarrenako ordezkari debagoiendarrak irteera puntuan izango dira, beste ziklista askorekin batera.  

130 kilometro aurretik 

Ibilbideak ez du aldaketarik: lehenengo 68 kilometroak Antzuola eta Oñati artean egingo dituzte. Deskarga igoko dute gero, baina aukeraketa erabakigarria Asentziok egingo du, 110. kilometroan. Helmuga 12:50ak aldera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak