Sanmartzial arrakastatsuak izan dituzte Antzuolan

Leire Kortabarria 2014ko uzt. 6a, 17:08

Bi auzotar, izozkia jaten zapatu gauean, umoretsu.

Eguraldiak errespetatu ditu Antzuolako San Martzial jaiak, neurri handienean, eta jende asko ibili da. Auzotarrak pozik daude aurtengoaren erantzunarekin. [ARGAZKIAK]

Zapatuan, arrakasta izan zuen plater tiroketa txapelketak; Luis Manuel Altubek irabazi zuen. Oihulari Klown taldeak Trosten antzezlana egin zuen ume eta helduendako; "oso ekintza polita"; Jon Gurutz Biteri auzotarraren esanetan, eta giro ederra sortu zuena.

Ekintza jendetsuenetariko bat gauean izan zen: afaria, ia 100 lagunekin; gero, azken urteotako ohitura duten bezala, izozkia jan eta suzko erruberak ikusi zituzten auzotarrek.

Ateri domeka goizean ere

Domekan ere eutsi zion giroak eguerdira arte. Txirrindularien proba, meza eta dantza saioa izan zituzten eguerdira arte. Ordutik aurrera, eguraldiak txarrera egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak