Domekako herri bazkaria aurten 'Ez dut moztuko bizarra' taldeak antolatu du

Maider Arregi 2014ko uztailaren 4a

Lehenengoz, Ez dot moztuko bizarra taldeak antolatuko du herriko jaietako domekan egin ohi den herri bazkaria. Dena eurek egingo dutela azaldu dute: txartelak salgai jarri, mahaiak eta aulkiak ipini, mahaiak zerbitzatu eta ekintza aurrera eraman. (Jaso berriz, bazkaltzen duten guztien artean egin beharko dute).

Menua hauxe: entsalada mistoa, oilasko-paella, postrea eta kafea. Prezioa 14 eurokoa da. Txartelak erosteko aukera, gaztetxean duzue, uztailaren 16ra arte.

Eguen gaueko afarirako eta barikuko herri bazkarirako ordea, ez dago izena eman beharrik. Denendako nahi adina mahai eta jarleku egongo dira. Afalostean, denen artean jaso beharko dituzte mahaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak