"Ilusio handia egiten digu sari honek, izan ere, Laus sariak ez dira edonolakoak eta egindako lanaren kalitateak aitorpen bat jasotzeak aurrera jarraitzen laguntzen digu", azaldu du Larrañagak.
Sari hauek FADeko Diseinatzaile Grafikoen eta Arte Zuzendarien elkarteak antolatzen ditu. Estatu mailan nazioarteko izaera duen lehiaketarik entzutetsuenetarikoa da. Diseinu grafikoan eta ikus-entzunezko komunikazioan egindako lanaren bikaintasuna aitortzen dute-eta.