Kongoko eta Senegaleko proiektuak bultzatzeko laguntza jaso du Anelkarrek herritarrengandik

Maider Arregi 2014ko ekainaren 30a

Egubakoiztean, Kalebarrengo jaien baitan, Anelkarrek elkartasun pintxoak banatu zituen. Guztira 300 pintxo banatu zituzten, eta herritarrek, Kongoko eta Senegaleko proiektuak bultzatzeko laguntza eman zuten –450 euro jaso ditu Anelkarrek–.  

 

Argazki zaharren erakusketa

14 lagunek utzita, 100 argazki jarri zituzten 4 paneletan. 1973. urtean hasi, eta 2003. urtera arte ateratako argazkiek, historia kontatuz.

Arrakasta handia eduki du, bi egunetan herritar asko gerturatu da argazkiak ikustera.

Jabi Etxanizek ateratako argazkiak ikusgai.

Bideo emanaldiak

Egubakoitz iluntzean, bideo emanaldia izan zen:

-Toreroak –1981– 13 min.

- Tobera Antzuola eta Bergara artean –1992–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak