Kutxabank-en egoerak interesa piztu du herritarren artean

Maider Arregi 2014ko eka. 28a, 10:01

Eguen arratsaldean, Olaran etxean Kutxabank-en egungo egoeraren eta gertatzen ari denaren gaineko hausnarketa egin zuten. (Hitzaldia entzutera 30 herritar inguru gerturatu zen). Jone Etxeberria eta Ino Galparsoro Kutxako batzarkideak prozesuaren inguruko azalpenetatik hasi, eta gaur egungo pribatizazio planetaraino gertatutakoa azaldu zuten. (Ainhoa Beola ezin izen zen etorri gai berdinarekin hitzaldia zuelako beste herri batean).

 

Besteak beste, Espainian onartutako legeak edota ze jarrera eduki duten alderdi eta sindikatuek pribatizazio prozesuan aztertu zuten. Kutxaren jardueraren berri ere eman zuten: patronatuak, obra sozialera bideratutako dirua... Azken urteetan beherakada haundia jaso duela ere esan zuten Jone Etxeberria eta Ino Galparsoro Kutxako batzarkideek.  

"EHbilduk behin eta berriz proposatu du, abendura arteko denbora dagoenez, prozesua gelditzea eta eztabaida publikoa zabaltzea; alternatiba denak aztertzeko eta ondoren, Kutxabank-en gaineko kontrol publikoa bermatuko lukeen mekanismo egokiena aukeratzeko", azpimarratu zuten Kutxako batzarkideek.  


Antzuolako EHbilduk hitzaldia positiboa izan dela azaldu du: "positiboki baloratzen dugu hitzaldia, bai eduki aldetik, baita parte-hartze aldetik ere; Aurrerantzean, herritarrontzat hain garrantzitsua den gaiaren inguruan herritarrak informatzeko tresnak antolatzen saiatuko gara. Gu ez gaude prest herrian onerako izan behar lukeen finantza tresna bat esku pribatutan lagatzeko-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak