Abonatuek 39 euro ordaindu beharko dute eta ez abonatuek 53 euro. Gaztea abonatua izateko, gurasoak gimnasioko abonatu izan behar du edo DKT txartela izan. Informazio guztia eta izena emateko aukera www.antzuola.com webgunean duzue hain justu ere.
Eskaintza zabala
Helduek eta haurrek, patinajea ikastaroa egiteko aukera ere badute. Martitzenetan eta eguenetan egingo da 19:00etan txikiek eta 20:00etan helduek. Ahalik eta azkarren izena emateko gomendatu dute.
Bestalde, ikus-entzunezkoekin saioak, cross trainning eta gantzak erretzeko zirkuitua ere egingo da uztailean. Azpimarratu, Debagoieneko Kirol Txartela dutenek, uztailean gimnasioa doan erabiltzeko aukera izango dutela