Arrolakoak gustura ibili dira Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan barrena

Maider Arregi 2014ko eka. 19a, 12:41
19 laguneko taldean, Arrolako lagunak Arano, Urepel eta Leitzalarrea barrena ibili dira. "Paraje oso politak, basati eta ederrak ezagutu" dituztela kontatu dute bueltan. Uztailean, Europako pikoetara egingo dute irteera. Izena eman nahi dutenek, ekainaren 23an dute aukera.

Arano, Urepel eta Leitzalarrean barrena

"Aurre ikusitako denboran ibili ginen, hasi Aranon goizeko hamarretan, eta 14:30ean, bazkaltzeko orduan Leitzalarreako atseden gunean geunden. Gero Leitza herritik, ibilbide txiki bat egin eta seiak aurretik,  Antzuolara joan ginen. Dena oso ondo joan zen eta jendea gustura geratu zen ibilaldia eta egunarekin orokorrean", kontatu digu Jabi Etxanizek.

Argazki sorta ederrak atera zituen Etxanizek, hemen ikusgai:

 

Europako pikoetara irteera

Uztailaren 5 eta 6an, Europako pikoetara irteera antolatu du Arrolak. "Aurten aldatzea aukeratu dugu; Pirinioetara joan beharrean Europako pikoetara joango gara eta konkretuko Urriellu edo Naranjo de Bulneseko egingo ditugu bi egunetako ibilaldiak. Gainera domekarako bi ibilaldi ezberdin aukeran ipintzen dugu. Hortaz denontzako aproposa izango da", azaldu digu Etxanizek.

Zapatuan:  Fuente Dé (1.070m) herritik irtenda. Teleferikoa hartu (1.847 metrora igoz) eta ikuspegi eta paisaia ederraz gozatu. Ondoren Urrielluko aterpera (1.953m), 4 ordu inguruko ibilaldia osatuz eta 510m desnibel positibo eta 390m negatibo eginez.

Domekan: Urriellutik Cainera. Nahi duenak Torre Cerredo (2650m) igotzeko aukera izango du eta nahi ez duenak, beheranzko ibilbidea egin dezake.

Izena emateko: Ekainaren 23an, 18:30-19:30 bitartean Olaranen, edo aurrez arrrolamt@gmail.com
helbidera idatzita.


Prezioak: Mendiko federatu asegurua Fedme-rekin duten nagusiek 60€, eta gazteek 35€. Fedme ez duten nagusiek 70€ eta gazteek 40€. Arrolako bazkide ez denak 5€ gehiago. (Ordaintzeko azken eguna ekainak 23).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak