Errepidea itxiko dute leherketak egingo dira eta GI-632 errepidean

Maider Arregi 2014ko eka. 18a, 10:20
GI-632 errepidean, Urretxu-Legazpiko lotunetik Bergararainoko obrak direla-eta, Matz Erreka inguruan –Lapatza baserria eta antzinako harrobiaren atzealdean– leherketak egingo dira. 30 eta 45 minutu ingurukoak izango dira eta aurrez abisatuko zaie zein egunetan izango diren leherketak inguruan bizi diren etxeetan eguna eta orduarekin atarian oharra jarrita. Leherketa baino zerbait lehenago, GI-632 errepideko zirkulazioa etengo da, baita Antzuolako barruan kaltetuak izan daitezkeen guneak ere.

Aholkuak

  • Etxe barruan egon
  • Pertsianak jaitsita eta leihoak zabalik eduki.
  • Leherketa gunetik ibilgailuak urrundu
  • Obrako langileek emandako argibideak aintzat hartu

Debekuak

  • Leihora edo balkoira irtetea.
  • Sirena hotsa entzun ondoren leherketa gunean sartzea
  • Obrako langileen argibideak aintzat ez hartzea

Protokoloa

  • Leherketa baino 2 egun lehenago kartelen bidez jakinaraziko da eguna eta ordua.
  • Egunean bertan leherketa gunea berrikusi eta obraz kanpoko denak kanporatuko dira.
  • Leherketa baino zerbait lehenago seinaledunaren bidez GI-632 errepideko zirkulazioa etengo da baita Antzuolako barruan kaltetuak izan daitezkeen guneak ere.  
  • Behin GI-632 errepidea eta kaltetuak izan daitezkeen Antzuolako guneak itxita, sirena duen auto bat pasako da leherketa berehala izango dela jakinarazteko.
  • Debeku guztiei kasu egingo zaie obrako langileak leherketa lanen bukaera adierazi arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak