Aurten Aiherra-Antzuola senidetzeak 30 urte beteko ditu. Senidetze horri jarraipena eta indarra emateko asmoz, herriko eskolako umeak, laugarren eta bosgarren mailako gaztetxoak, Aiherran izan berri dira. Harrera ezin hobea egin diete Aiherrako herritarrek Antzuolako ume eta irakasleei. Lehengoz gainera, gaua pasa dute bertan. Orain, Aiherrako gaztetxoen txanda da eta laster, Antzuolara etorriko dira senidetza sendotzeko asmoz.