"Esperientzia pertsonaletik abiatuta elbarritasunaren ondorioz sortutako arazoak ezagutzera eman gura dizkiet herritarrei; arazook Aretxabaletan zelan bizi ditudan nik, hain justu", azaldu du. Oztopoen gainean berriz, hausnarketa hau egin du: "Norberak ez badu zailtasunik ez da samurra horretaz konturatzea baina ez gura ez duelako; bakoitzak bere bizimodua du eta ez da halakoetan geratzen. Elbarriarendako, ostera, oztopo txiki bat arazo handia izan daiteke".
Landatxope elkarteko kideek antolatutako hitzaldia, 18:00etan Olaran etxean egingo da, bihar.