Alardean parte hartu gura dutenendako deialdia

Maider Arregi 2014ko ekainaren 9a

Dagoeneko hasi dituzte aurtengo Mairuaren Alardea antolatzeko lanak. Aurten, uztailaren 19an ospatuko da Alardea. Hala, antolatzaileak, iaz parte hartu zutenekin harremanetan jarri diren arren, parte hartu gura duten guztiei ateak zabaldu nahi dizkie. "Pozgarria eta aberasgarria izango litzateke alardean jende berria sartzea", azaldu du Alardearen Elkarteak.

Izena emateko aukerak

  •  www.antzuolakoalardea.com webgunearen bidez.
  • Elkarteko kide bati esanaz.
  • Udaletxean jakinaraziz: 943 766 246ra deituz edo bertara joanez.
  • kultura@antzuola.net  korreo elektronikoan zure izen-abizenak eta telefono mugikorra utziz.


Azkenik, gogorarazi nahi da Alardeari buruzko webgunean, www.antzuolakoalardea.com, aurtengo Alardeari buruzko informazioa eta entseguen egutegiak bertan ipiniko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak