Uztaileko Kirol Udalekuetan izena eman daiteke

Egunero-egunero, ekainaren 30etik uztailaren 17ra (biak barne) egingo dira Kirol Udalekuak 10:00etatik 12:15era bitartean. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoendako antolatu dira udalekuak.

Abonatuek 39 euro ordaindu beharko dute eta ez abonatuek 53 euro. Gaztea abonatua izateko, gurasoak gimnasioko abonatu izan behar du edo DKT txartela izan.

Hauexek dira gimnasioko kirol ekintzak: spinning, tonifikazioa, zunba, zirkuitoak, zirko ekintzak...); eta kirol desberdinak: tenisa, patinaia, hockeya...

DKT txarteldunak abonatu izango dira uztail osoan

  • Fitness gela monitorearekin erabailtzeko aukera doan.
  • 19.5 € ordainduta, ekintza guztietan parte hartzeko aukera
  • Seme-alaben ekintzak merkeago

Ekintza batean izena emanda bazaude

  •     Beste guztietara joateko aukera ere izango duzu
  •     Hilabete osoan lagun bat* zure ekintza berera ekartzeko aukera izango duzu

(*ikasle berria izan behar da)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.