Herri eskolako hezkuntza eredua aztergai Oviedon egindako kongresuan

Maiatzean, Oviedon egin zuten Elkarte Autonomo eta Estatuko Eskola Kontseiluen XXII. kongresua. Herri eskolako bi ordezkari izan dira bertan: Pilar Etxaniz, zuzendaria, eta Eugenio Sasieta, ikasketa burua. Izan ere, Euskadiko Eskola Kontseiluak Antzuolako eskola aukeratua du aurten. Arrakasta-eskolak: ezaugarri eta esperientziak izenpean, Autonomia bakoitzak aukeratutako esperientzia bat jaso dute Oviedoko kongresuan.

Ikasleak oinarri


Euskadiko Eskola Kontseiluak arrazoitu duenez, Antzuolan, ikasleen garapen integrala da ardura; horretarako, ikasle bakoitzaren izaera dute lanaren ardatz. "Ikasle bakoitzak sortzen dituen ideiak, harremanak, sentipenak… kontuan izaten dira, ikaslearen oreka pertsonala eta taldearen aberastasuna bilatzeko", argudiatu dute.


Ideiak eta erritmo pertsonalak errespetatzen direla, eta umeen interesak kontuan hartzen dituztela diote. "Eskolak laborategi baten itxura du: hormak prototipoz beteta, gelak ekintzaz murgilduta, toki komunak produkzioz beteta… Psikomotrizitatea, eraikuntza, zientzia-ikerketa, matematika esperimentala eta komunikazioaren bidez, elkarrekin bizitzen modu naturalean ikasten dute". Irakasle eta lan taldeen lana susmatzen dela gaineratu dute kontseiluko kideek. "Hezkuntzaren garrantziaz sinesten dute eta herriko umeekin sortzen dituzten harremanak eta familiekin lortzen duten konplizitateak asko laguntzen du horretan".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.