LOMCE legearen aurka protesta egubakoitzero

Maider Arregi 2014ko eka. 4a, 11:28
Egubakoitzero, 12:15ean Antzuolako herri eskolako irakasleek elkarretaratzea egiten duten LOMCE legearen aurka protesta egiteko. Herri eskolako irakaskuntza ereduarekin, LOMCE ez dela bateragarria salatzen dute irakasleek.

"Jaurlaritzak helegitea aurkeztu du; baina, LOMCE legeak nola ulertzen dituen edukiak, ebaluaketak eta kurrikuluma, horren aurka ez da azaldu", kontatu du Pilar Etxaniz eskolako zuzendariak. Izan ere, Antzuolako eskolarako irakaskuntza estiloa "zeharo kontrakoa, ezberdina" dela argitu du Etxanizek. "Guk ez ditugu azterketak egiten ebaluatzeko; umeek aukeratzen dituzte gaiak eta ez dute aurrez programatutako zerrenda bat jarraitzen. LOMCEk, azterketei garrantzia handia ematen die eta gure ikasleak ez daude 'galdera-erantzunak' estilora trebatuta". Egun, adituek, gaitasunak lortzeko ez dela beharrezkoa eduki jakin batzuetara trebatzea diotela adierazi digu Etxanizek.


"Edozein eduki landuta, gaitasunak guretzako –ikasten ikastea, elkarrekin lan egitea, jarrera ikertzaileak sustatzea...– dira oinarriak. Etxenikek eta beste zientzialariek diote, oinarria ez dela buruz ikastea, informazioa gaur egun leku guztietan dago-eta. Ikasi behar da informazio marea guzti horretan ezagutza elaboratzen, aukeratzen eta testuinguruan jartzen. LOMCEk 40 urte atzera egiten du. Guk gure eskolako estilo pedagogikoa mantentzea nahi dugu. Izan ere, zeharka behartuta egonez gero legeak jarritako froga horiek gainditzea, gure hezkuntza eredua kontrajarrita geratzen da LOMCEren ereduarekin", azaldu digu.
"Orain ere, laugarren mailan egiten dira beste konnotazio bat duten azterketak. Guk baina, azterketa horiek kritikatzen ditugu ez dutelako zerikusirik ikasleek ikasten dutenarekin. Jaurlaritzak parte-hartzen du horretan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak