Antzuolako EHbilduk 'positiboki' baloratu ditu Europako Parlamenturako hauteskundeetan jasotako emaitzak

Maider Arregi 2014ko maiatzaren 27a

Antzuolako EHbilduren Europako Parlamenturako hauteskundeen gaineko oharra: "Antzuolako EHbilduk positiboki baloratzen ditu Antzuolan zein Euskal Herrian lorturiko emaitzak. Abstentzioak kezkatzen bagaitu ere, emaitzok gure mezua, Josu Juaristiren bitartez, Europan presente egon dadin bermatuko dute. Guri berriz, egunerokoan Antzuolan lanean gabiltzan EHbilduko kideoi, aurrerantzean ere lanean jarraitzeko indarra eta motibazioa ematen digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak