Oier Peñagarikanoren 'Herriaren ehiza' erretratuak irabazi du argazki lehiaketa

Maider Arregi 2014ko mai. 23a, 11:43
Maila oneko "lan politak" eta "originalak" aurkeztu direla aurten azpimarratu du Epaimahaiak. Nabarmentzekoa, txikien mailan izandako parte-hartzea: "Inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da lehen mailan, pozgarria benetan". Helduen mailan, epaimahaiak asko disfrutatu duela azaldu du. "Buruhausteak izan arren, maila altuko argazkiak jaso ditugu; politak, desberdinak eta originalak".

Lehen saria Oier Peñagarikanok jaso du Herrien ehiza argazkiarekin. Bigarrena, Sergio Morenok, VdG lanarekin. Aipamen berezia, Iker Aizkorbek jaso du Lehen ordutan argazkiaz. Saritutako argazki denak antzuola.com webgunean dituzue ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak