Eguzki giroa ekarri du San Isidrok azokara

Jon Berezibar 2014ko mai. 17a, 16:44
Eguzkiarekin azoka eta ekitaldiek distira bikoitza izaten dutenez, bizi-bizi egon da aurtengo Antzuolako sanisidroetako azoka. Ganadu erakusketa, Antzuolako gazta eta artisautza gaiak eta, guztia osatzeko, mota guztietako jaki eta produktuak izan dituzte salgai. Eguerdian Gure Esku Dago-k antolatuta Idoia Etxeberria harri-jasotzaile gazteak erakustaldi ederra egin du ekimenaren omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak