Eguzki auzoan jarri dituzte baranda berriak

Maider Arregi 2014ko mai. 13a, 12:53
Antzuolako Eguzki auzoko baranda zati berria jartzeko lanak atzo amaitu zituzten. Lan horiek egiteko, 13.000 euroko aurrekontua izan du aurten Antzuolako Udalak.

Iaz ekin zitzaien Antzuolako zenbait baranda zaharkitu berritzeko lanei. Hala, Beheko auzoan eta Eguzki auzoan, erreka ondoko baranda berriak jartzen hasita zeuden, baina zehazki baranda zati bat falta zen jartzeko. Atzo bertan bukatu zituzten lana horiek.

Iaz 165 metro baranda jarri ziren erreka ondoan. Eta, orain, hasitako lan horiei bukaera eman nahi izan zaiela. Horretarako 13 mila euroko aurrekontua izan du Udalak. Baina, bestelako lan txiki batzuk ere egin direla eskola aurrean, Beheko auzoan eta Ibarran azaldu digu Valen Moñux Hirigintza teknikariak.Jarritako baranda berriak baina, ez dituzte margotuko,  altzairu erdoilgaitzez eginak direla nabarmendu digu Hirigintza teknikariak.

Antzuolako Udalaren asmoa hobekuntza horiek egiten jarraitzea dela adierazi digu Ima Beristain alkateak. Horretarako, beste diru partida bat bideratuko dute aurten ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak