Jone Garitanok irabazi du Amaren Egunean egindako marrazki lehiaketa

Maider Arregi 2014ko maiatzaren 10a

Xinkonako marrazki lehiaketak baditu irabazleak: Lehen saria Jone Garitanorendako izan da. "Gaiarekin duen loturagatik, eta amarenganako maitasuna argi ikusten delako izan da irabazlea", arrazoitu digu Alaitz Jauregik.

Bigarren saria: Ainhoa Etxezarretarendako izan da. "Amaren Eguna familiarekin oso ondo lotu duelako. Oso ondo marraztua, detaile ugarirekin", azaldu digu Jauregik. Eta hirugarren saria Uxue Juradorendako izan da. "Originala da; askotan sinpletasuna oso aberatsa izaten delako. Xarmanta iruditu zaigu", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak