Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz garaile Plazatik Gaztetxera txapelketan

Maider Arregi 2014ko mai. 11a, 14:04
Ikusleek aukeratuta, barikuko saioan finalera iritsi ziren Aitzol Iturbe eta Endika Igartzabal. Etxean eta lagun artean, eroso aritu zela aitortu digu Aitzol Iturbe bertsolariak. "Herritar baten nahiari esker Antzuolara ekarri dugu aurten Plazatik Gaztetxera bertso txapelketa. Haren lanari esker izan dugu aukera bikaina gaztetxean kantatzeko; oso gustura aritu gara gainera bertsotan, etxean bezala sentitu naiz-eta", azaldu digu.

Epaileek aukeratuta berriz, Adur Gorostidi eta Asier Azpiroz bikotea iritsi zen finalera; buruz burukoan, ordea, Gorostidi eta Azpiroz, nagusitu zitzaien Iturbe eta Igartzabali. "Dotore abesten dute eta merezita irabazi dutela uste dut. Gu baina, pozik gaude egindako saioarekin", gaineratu digu.
Askotariko gaiak landu zituzten: langabezia, iheslariak, etorkinak... umorezkoak batzuk, beste batzuk gaurkotasunari lotutako pisuzko gaiak. Bertsolari guztiak baina, ados jarri ziren jarritako gaiak aukeratzen lan bikaina egin zutela antolatzaileek. "Oso gai onak izan ditugu, denok berdina komentatu dugu; ikusleendako ere formatu entretenigarria izan da. Gaztetxean izateak, beste saltsa bat ematen dio eta bertsozalea ez denarendako ere aukerako txapelketa da honakoa", azaldu digu Iturbek.
Hala, Antzuolako gaztetxea beteta ikusteko aukera izan zen: 80 lagun inguruk gaztetxeko giroaz eta bertsoez gozatu zuten-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak