Duintasuna elkartearen mozioa onartuta osokoan

Maider Arregi 2014ko mai. 7a, 12:04
Maiatzaren 6an, martitzenean, egindako osoko bilkuran hainbat gai onartu ziren. Hala, hainbat Batzorde Informatzaileren osaera aldatzeko erabakia onartu zuten: Ima Beristain alkateak, Euskara eta Hezkuntza batzordeen ardura hartuko du; Iker Mansok Hirigintzarena.

Mozioa onartuta

Onartuta geratu zen Duintasuna Elkartearen mozioa, baina EAJko kideak abstenitu egin ziren. "Gu ere berrordainketaren aurka gaude, itzulketaren formula ez da erosoena, baina automatikoa balitz lege-iruzurra egingo litzateke", azaldu zuen Arrizabalagak. Izan ere, Elkarteko kide den Juan Ramon Arangurenek botiken dirua bueltatzeko formularioa betetzea oso zaila dela azpimarratu zuen: "Gure haserrea azaldu nahi dugu eta berrordainketa ezabatzea eskatu gura dugu". Pertsona nagusi batek betetzeko formularik onena ez dela esan zuen alkateak: "Nik uste dut Jaurlaritzak bilatu beharko lukeela modu errazagoa erretiratuei diru itzulpen hori egiteko".

Aldundiarekin hitzarmena

Mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzearen aurka azaldu zen EAJ. Bozeramaileak, Maria Eugenia Agirrezabalak, desadostasuna azaldu zuen, esanez Aldundiari dagokiola kudeaketa horri erantzutea berea delako egoitza. "Proposamen hori ez da onargarria, Udalaren kalterako da. Aldundiak modu honetan ez dagokion diru bat aurrezteko formula bat bilatu du Gipuzkoako herrietan".  
Ima Beristainek horri erantzunez, konpentsazioa bilatzeko lanetan dabiltzala azpimarratu du: "Aldundiak egoitzak berreskuratu nahi ditu eta etxez etxeko zerbitzua indartu. Oraingoz Udala galtzen irteten bada ere bagabiltza hori bideratzen konpentsatzeko.
Herriko jaiek aurten murrizketa garrantzitsua izan dutela ere adierazi zuten EAJko ordezkariek: "2013an 44 mila euroko aurrekontua zuten festek eta aurten 39 mila eurokoa, %11 gutxiago". "Iaz murrizketa izan ez duen arlo bakarra jaiak izan ziren. Aurrekontuen araua betetzeko egin behar izan dugu", azaldu digu alkateak.

Onartutako proposamenak

Bestalde, herriko berdeguneen mantenurako kontratua Goroldi enpresari urtebete luzatzeko proposamena onartu da. Torresoroako etxebizitza babestuen eta eguneko zentroaren erabilera eta kudeaketa kontratua aldiz, EULEN enpresari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak