Anbulatorioko kristala eta eskolako patioko eserlekuak hautsi dituzte

Maider Arregi 2014ko maiatzaren 5a

Apirilaren 23an hainbat mutikok anbulatorioko ate nagusiko kristala apurtu zuten Torresoroako ziburuetan baloiarekin jolasean zebiltzala. Udalak gogorarazi nahi du Torresoroako ziburuak ez direla baloiarekin edo futbolean ibiltzeko leku egokiena eta horretarako toki aproposena handik metro gutxira dagoen eskolako patioko aterpea dela. Bestalde, Aste Santuko oporretan, eskolako patioan ere 9 jarleku apurtuta agertu ziren. Beraz, hemendik aurrera patioan jarleku gutxiago egongo direla azaldu digute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak