Juanita Zabalo eta Pilar Agirrezabal bikoteak Gipuzkoako Puntu txapelketako finala jokatuko dute

Maider Arregi 2014ko maiatzaren 5a

Antzuolako erretiratu elkarteko Puntu txapelketako bikotea bikain ibili zen, maiatzaren 29an, martitzenean Legazpin jokatutako final aurrekoan. Sei eta bat galtzen egon arren, zortzi eta seiko emaitzarekin lortu zuten garaipena. "Segurako bikotea aurkari ona izan da, galtzen hasi arren azkenean irabazi egin dugu abian; ilusio handiz jokatuko dugu finala", azaldu digu Juanita Zabalok. Hala, Gipuzkoako puntu txapelketako finala, Donostian maiatzaren 20an jokatuko dute antzuolarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak