Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den barikuan udaletxean gertatutako lapurretak eragindako kalteak zenbatu dituzte. Paretan zuloa eginda kutxa gotorra eraman zuten eta kutxaren barruan, bost mila euro zeuden. Aipatu ere, kutxan aurkitzen ziren abalak eta txartelak udaletxe atzealdean dagoen txabolan azaldu direla kutxa gotorrarekin batera. Hain justu ere, txabola horretan zeuden herramientak erabili zituzten lapurrek paretan zuloa eginteko.
Bulegoetan sartu ziren eta lapurrek hainbat zerrala ere hautsi zituzten; tartean, Hirigintza teknikariaren bulegotik mugikor bat eta grabatzeko kamera bat ere lapurtu zuten. Ikerketa abian da.