Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aberri Egunaren gaineko mozioa aztertzeko, ezohiko udal batzarra deitu du Antzuolako Udal Gobernuak apirilaren 11rako –egubakoitza, 18:00etan–. Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu lelopean, mozioa denen adostasunez onartzea gura dute. Udal Gobernuak herritarrak ere deitu ditu osoko bilkuren aretora joan daitezen.