Hoditeria berria jarri eta auzolanean konpondu dute Uzarragako iturria Antzuolan

Julen Iriondo 2014ko apirilaren 6a

Udalak egindako deiari erantzunez, dozena bat laguneko koadrila ibili zen zapatu goizean Antzuolako Uzarraga auzoko iturria konpontzen. Iturriraino ura eramateko jarritako hodiak burdinazkoak ziren aurretik, baina, horiek hondatuta, berriak jarri zituzten, material egokiagokoak.

[ARGAZKIAK]

Auzolanean ibilitako Joxe Mari Iturberen arabera, iturri berezia da Uzarragakoa, egin zutenean harrizko ubidean barrena joaten zelako ura.

Geroago sartu zituzten metalezko hodiak, baina herdoildu eta zulatu egin dira horiek denborarekin: "Urik ez zen iristen azkenaldian iturrira; espero dugu orain iritsiko dela".

Uzarragako iturrira pixka bat gorago dagoen iturburu batetik iristen da ura, eta iturburua eta iturria arteko zatia da zapatuan auzolanean konpondu zutena, 150 metro ingurukoa; zuloa atondu eta hodi berriak sartu. Lanean fin jardun zuten, auzoko bertako eta herritik joandako lagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak