Aberri egunaren gaineko mozioa onartzeko, ezohiko Udal Batzarra deitu du Antzuolako Udal Gobernuak. Apirilaren 11n, martitzenean izango da, arratsaldeko seietan hasita. 'Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu' lelopean, mozioa denen artean onartzea gura da; hala, Udal gobernuak herritar guztiak ditu nahi ditu.