Bart gauean lapurrak Antzuolako udaletxera sartu dira. Eraikinaren atzealdeko lehioko kristala apurtu dute eta paretan zuloa eginda eraman dute kutxa gotorra. Kutxan, dirua eta paperak zeudela azaldu digu Ima Beristain alkateak. "Oraindik ez dakigu zenbat diru eraman duten. Beste bulego batean ere sartu dira eta ez dugu lapurtutako guztia zenbatzeko denborarik izan", azaldu digu Beristainek. Ertzainak bertan izan dira eta ikerketa abian da.