Gure Esku Dago

Gure Esku Dago: Metroak erosteko aukera bihar Kalebarrenen

Maider Arregi 2014ko apirilaren 3a

Gure Esku Dago, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena, Antzuolan ere abian da. Hala, herritarrek, egubakoitzero Kalebarrenen –Eguraldiaren arabera Arinen edo Zurrategi plazan– arratsaldeko zazpietatik aurrera dute aukera metroak erosteko.

Bertan, termometroa daraman kartela jarri dute eta helburua 600 metro saltzea da. Martxa onean doa salmenta eta dagoeneko 250 metro pasatxo salduta dutela azaldu digute. Modu horretan, metroak saltzen joan ahala, termometroak ere goraka egingo du.
Metroa erosteko interesa dutenek bihar bertan egin dezakete. Ekimenari buruzko informazioa ere emango zaie herritarrei eta beharrezko zalantzak argitzeko ere aukera ona izango dute gerturatzen direnak.
Gaztetxean ere badago esku orriak betetzeko aukera.

Ekainak 8

Durango eta Iruñea lotuko dituen 123 kilometroko giza katea egingo da ekainaren 8an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak