Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ditzake. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu daitezke. Udaletxean aurkeztu behar dira eta epea maiatzaren 7an bukatuko da. Epaimahaia, argazki munduko pertsona adituek osatuko dute. Argazkiak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dira kontuan.
Parte-hartzaileak
- Lehen maila: 6-12 urte (biak barne)
- Bigarren maila: 13-18 urte (biak barne)
- Hirugarren maila: 19 urtetik gora
Neurriak-Aurkezpena
Argazkien euskarria 30 x 40 zm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x 35 zm-koa izango da.
Egilea
Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atzealdean izenburua ipiniko zaio. Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte-hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, parte-hartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.
Erakusketa
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da maiatzaren 17, 18, 24 eta 25ean, Olaranen. Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero Udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.
Oinarriak eta xehetasunak antzuola.com webgunean dituzue.