Beste urte batez, Independentzia Eguna ospatu dute Antzuolan

Txomin Madina Milikua 2014ko mar. 30a, 22:15

Giro ona nagusi gauean Gaztetxean izandako kontzertuetan
Tortila lehiaketak eman zion hasiera antzuolarrek atzo ospatu zuten Independentzia Egunari. Jende dezentek hartu zuen parte bertan, eta txokolatearekin egindako tortilarik ere aurkeztu zuten.

[ARGAZKIAK]

Triki-poteoa egin ondoren, Gaztetxean bazkaldu zuten 60 pertsona inguruk, eta bazkalostea animatua izan zuten, hainbat jolas egin zituzten-eta. 19:00etan, Oñatiko Trikitxarangarekin poteoan irten ziren, eta gauean, bi taldek kontzertua eskaini zuten: Iparraldetik etorritako Geroak eta Antzuolako Eikasiak.

Bazkarian akaso iaz baino jende gutxiago elkartu arren, Antzuolako Gazte Asanbladatik aurtengoaren balorazio positiboa egin dute, batez ere, iluntzeko eta gaueko ekintzena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak