Hauteskunde Legea aldatu zenetik, Aiherran eta halako udaletan proportzionaltasun arauak aldatu egin dira. Abertzaleek Udalean sartuko zirela uste zen arren, ez zuten alkatetza espero. "22 urtez Frantziako eskuineko alderdiak alkatetza izan eta gero, aldaketa historikoa da", azaldu du Patxi Olabarriak, Antzuolako Kultura zinegotzi ohiak. Gastanbide, gainera, Antzuolan behin baino gehiagotan egona da.
Harreman estuagoa
Emaitza Antzuolan ere igarriko da. "Gastanbidek Antzuolarekin harremanak sendotzeko plana garatuko duela dakar programan eta hori bi herrientzat albiste ona da", dio Olaberriak. "Hori guztia, gainera, bi herrien arteko senidetzearen 30. urteurrenean gertatu da", zehaztu du zinegotzi ohiak.