Alkateaz gain, baina, oposizioko indar nagusiak ere ahotsa izango du saioan eta. Hala, Maria Eugenia Arrizabalagak, EAJ-ren bozeramaileak, Bilduren gobernu jardueraren balorazioa egin ahal izango du.
Horretaz gain, herritarrek ere izango dute parte hartzeko aukera:
- Posta elektronikoa erabiliz (harira@goiena.com).
- Twitter bidez (#harira).
- Whatsapp edota Telegram aplikazioak erabilita (idatzizko zein ahozko mezuak).
- Erantzungailu automatikoan ahozko mezua lagata.
Azken hiru aukeretarako, telefono zenbaki bakarra erabili beharko dute: 688 69 00 17.
Saioa martitzenean, apirilaren 1ean, izango da, 22:00etan, Eneko Azkaratek aurkeztuta.