Auzoko dinamizatzaile posturako lan eskaintza

Maider Arregi 2014ko martxoaren 19a

Euskaltzaleen Topaguneak lagun bat kontratatu gura du Auzoko egitasmoa Antzuolan gauzatzeko. Kurrikulumak helbide honetan jasoko dira: 'auzoko@topagunea.org'. Aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 26a.

Helburuen artean, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea eta euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea ditu helburu. Beti ere, norberaren eta besteen hizkuntza aintzat hartuta.
Lanposturako hauxe eskatzen da: bi hizkuntza ofizialak ondo erabiltzen jakitea; Taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea; Hizkuntzekiko sentsibilitatea edukitzea; Harremanetarako gaitasuna; Aniztasunarekiko interesa; Antzuolakoa izatea eta ordutegi malgua izatea.
Topaguneak egindako kontratua astean 5 ordukoa da. Apirila erdi aldera hasi eta abendu bukaera artekoa da.Topagunearekin lankidetzan Antzuolako Auzoko proiektua dinamizatzea da asmoa.
Kurrikulumak helbide honetan jasoko dira: auzoko@topagunea.org. Aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 26a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak