"Oso gustura gaude egindako lanarekin. Lan saio politak egin dira", azaldu digu Nagore Dos Santos Gizarte zinegotziak. "Herriko gazteek berdintasunarekin bat egin dute eta parte-hartzea handia izan da", gaineratu digu. Egindako eskulturen artean, bat nabarmentzekotan, herriko emakumeen lana omentzeko egindakoa. "Bihotza irudikatzen duen eskulturaren bitartez, gure nahia izan da herriko emakumeak goraipatzea", dio.