Julen Arzuaga legebiltzarkidearen hitzaldia, bihar

Maider Arregi 2014ko mar. 18a, 09:56
'Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian' liburuaren egilea da Julen Arzuaga abokatua eta Eusko Legebiltzarkidea. Martxoaren 19an eskainiko du hitzaldia Olaranen. Ondoren torturaren gaineko erakusketa bisitatzeko aukera izango da.


Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren egilea da Julen Arzuaga abokatua eta Eusko Legebiltzarkidea. Martxoaren 19an eskainiko du hitzaldia. "Iragana ezagutu behar da gertatutako dramak ezagutzeko, aitortzeko eta erreparatzeko, baina batez ere ez errepikatzeko. Oraindik sistema bat dago tortura ahalbidetzen duena –inkomunikazio-. Alde horretatik esan dezakegu tortura sistematikoa dela eta berarekin amaitzeko sistema hori bertan behera utzi behar dugula", azaldu digu Arzuagak.  "Sentimendu asko azaleratu zaizkit. Ezagutzen dudan pertsonen testigantzengatik eta hartara ezagutzen ez nituenengatik", aitortu digu. Arzuagaren hitzaldia, martxoaren 19an izango da Olaranen 19:00etatik aurrera. Ondoren, erakusketa ikusteko aukera ere egongo da.

Erakusketa

Asteburuan, torturaren gaineko erakusketa izango da Olaranen 18:30etik 20:30era. Oñatiko Euskal Memoria Taldeak azken urteotan torturaren inguruan batu dituen datuak eta argazkiak jarriko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak