Hala, asteari hasiera emateko Barruko arrastuak dokumentalaren emanaldia izango da, 18:30ean hasita, Olaran etxean. Dokumentalaren ondoren, torturaren gaineko erakusketa egongo da ikusgai. Eta martxoaren 15-16ko eta 22-23ko asteburuetan ere izango da ikusgai. Torturaren gaineko erakusketa gogorra da, eta, horren ondorioz, 18 urtetik gorakoendako soilik dago gomendatua. Bertan, Oñatiko Euskal Memoria Taldeak azken urteetan torturaren inguruan jasotako datu eta argazkiak izango dira ikusgai.
Martxoaren 19an, eguaztenean, hitzaldia izango da Olaranen. 18:30ean hasita, Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren egile Julen Arzuaga abokatu eta eusko legebiltzarkidea izango da hizlari lanetan.