17 lagun animatu ziren aurtengoan mozorrotzera. Aurtengo mozorro onenari saria Anparito Arregik irabazi zuen kabaratera mozorroarekin. Afal ostean, dantzaldia izan zuten eta erretiratuen elkartetik jakitera eman dutenez, "txiki geratu zen dantzalekua".