Gaztetxeko kideek ere antolatu dituzte ekintzak egun berezi hori ospatzeko. Harremonak ekimenaren barruan, hau da, gazteen artean jarrera matxistarik ez izateko hainbat tailer dinamikoren baitan, azken saioa egingo dute zapatuan. Kale ekintza egingo dute Garaion sorgin-guneko kideen laguntzarekin. Natura elementuak erabiliz artelana egingo dute, "herriko emakumeek herriaren alde egiten duten lana eskertzeko". Zapatuan izango da hori, 16:00etan, Zurrategin. Ondoren, luntxa egingo dute. Herritar guztiei irekitako ekintza parte-hartzailea izango da.
Beraz, hau da egitaraua:
- 16:00etan, Natura elementuak erabiliz artela, Zurrategin.
- Ondoren, luntxa
- 19:00etan, elkarretaratzea herriko plazan
- 19:30tan, triki-poteoa
- 21:00etan, afaria