Eguaztenero elkartuko dira saskia jasotzeko talde honetan parte hartzen duten 20 familiek. Momentuz, taldea osatuta dago, baina norbaitek interesa badauka, itxaron zerrenda bat ere egin daitekeela jakinarazi dute taldetik. Momentuz, hiru hiletan probatu eta aurrera jarraitu edo ez erabakiko dute.
Prezioari dagokionez, 45 euro ordainduko dituzte hilean eta horren truke astero ontzi bat jasoko dute.