Beraz, hurrengo hauteskundeetara arte Auritz Guridi izango da zinegotzi lanetan. Udalbatzarrean, eskerrak eman nahi izan dizkie bere taldekideek egindako lanagatik. Oposizioko kideek ere, egindako lana aitortu eta "bizitzan zorte ona" izan dezala opa zioten.
Bileran aztertutakoak
Udal-batzarrean aztertutako beste gai batzuk ere izan ziren, besteak beste, Torresoroako harmailen inguruan hitz egin zen. Hala, ikuskizun desberdinetarako harmailak jartzeko kontratuaren behin behineko esleipen proposamena onartu zen. Horretaz gain, Torresoroako auditorioaren erabilera arautzen duen ordenantza zein Olaran Etxearen erabilera arautzen duena aldatzeko proposamenak, hurrengo plenorako atzeratuak geratu ziren, idatzian hainbat moldaketa egin behar direla argudiatuz. Bestalde, Udala eta Olalde Euskal Kirolak Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena amaitutzat jo zuten aho batez.
Mozio eta adierazpen instituzionalei dagokionez, "Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan" mozioa aurkeztu zen, baina EAJko zinegotzi Maria Eugenia Agirrezabalak Legebiltzarrean alderdi sozialistak, EAJ eta EH Bilduk adostutako dokumentua ekarri onartu zuten azkenean. Horretaz gain, zapatuan ospatuko den Emakumeen nazioarteko egunaren harira, adierazpen instituzionala onartu zuten aho batez. Pasa den urtarrilaren 7ko atxiloketen inguruan ere adierazpena aurrera atera zen, baita arrazakeriaren aurkako urgentziazko mozioa. Azkenik, Mankomunitatean kirol batzorde bat sortu et bertan Aritz Saidi zinegotziak pate hartuko duela jakinarazi eta onartu zuten.