Gaur eta bihar ere, mozorroak nagusi

Ane Miren Etxeberria 2014ko mar. 3a, 09:44

Domekako herri bazkaria
Domekako egun borobila atzean utzi eta gero, oraindik ere bi egun ditugu mozorroa jantzi eta inauterietaz disfrutatzeko. Kikirixo aisialdi taldeak mozorro tailerra antolatu du gaurko eta biharko eta erretiratuek ere euren urteroko afaria ospatuko dute.

Atzo dantzetan eta herri bazkariaz disfrutatu ondoren, gaur eta bihar, haurren txanda izango da. Izan ere, eskolan jai izan eta mozorrotzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek.

Kikirixo aisialdi taldeak adibidez, mozorroak egiteko tailerra antolatu gaur eta biharko. 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era zabalik izango da Txiki txokoa jantziak prestatu ahal izateko. Bihar aldiz, goizean mozorroekin jarraitu eta arratsaldean, 17:00tatik aurrera jaialdia egingo dute. Umeak mozorrotu ahal izango dira egin dituzten mozorroekin edo Kikirixon bertan egongo diren oihal, ileorde, txano eta bestelako osagarriekin. Makillatzeko aukera ere egongo da, eta baita musikarekin dantza egiteko ere. Beraz, ez dago aitzakiarik ez mozorrotzeko.

Erretiratuek, matitzenean ospatuko dute euren eguna. Urteroko ohiturari jarraiki, mozorroa jantzi eta afaria egingo dute. Ondoren kina utzi eta dantzaldaiz disfrutatuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak