Goraino bete zen egubakoitz arratsaldean Antzuolako Torresoroa antzokia. Hipo eta Tomax pailazoen emanaldiarekin primeran pasa zuten txikienek, eta mozorro eta guzti joan ziren pailazoak ikustera. Indioen, piraten eta bestelako pertsonaien aurrean egin zuten emanaldia Hipok eta Tomaxek.
Pailazoekin abenturaz beteriko arratsaldea izan zuten antzuolarrek gorabeheraz betetako txangoa egin zuten-eta mendira. Bidean, animalia basatiei aurre egin behar izan zieten, eta merezitako ogitartekoa jan zuten.
Antzokiko hasierako isiltasuna azkar pasa zen barre algaretara bertan bildutako umeak ez baitziren lotsatu pailazoekin abestu eta dantzatzerako orduan. Izan ere, horretarako aukera ere eman zuten pailazoek.