Elkarretaratzea, triki-poteoa eta afaria antolatu ditu Udalak Martxoaren 8a ospatzeko

Ane Miren Etxeberria 2014ko martxoaren 1a

Emakumeen Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Antzuolako Udalak. Hala, 19:00etan elkarretaratzea egongo da herriko plazan.

Ondoren, triki-poteoa egingo dute eta 21:00 aldera afaria egingo dute Olalde elkartean. Afarira joateko txartelak salgai daude 8 eurotan liburutegian, gaztetxean eta udaletxean. Martxoaren 6ra arte egongo dira salgai. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ekintzetan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak