Domeka goizean aterako dira, 11:00tatik aurrera, "herritarrak kalean dabiltzan orduan". Izan ere, lehen egun arruntetan ateratzen ziren diru-eske, baina ez zutela ezer batzen adierazi dute elkartetik. Hala, domekan, herrian giro polita izaten dela aprobetxatuta, dirua biltzeari ekingo diote. Batzen den guztia odol-emate egunetan luntxa jartzeko erabiliko da.